Aurkezpen Bideoa

Aurkezpena

Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiarenak diren Elizbarrutiko Ikastetxeek jatorri eta historia anitzak dauzkate eta Bizkaiko lurraldeko leku desberdinetan kokatzen dira.

  • Eliza eta Euskal Herria beren aniztasun, hizkera eta kultura kontuan hartuta zerbitzatzeko senaz jaio ziren eta horretan diraute:
    • arlo sozial zehatzetan sartuz,
    • erronka berriei helduz:
      • etorkinei harrera egin eta gizarteratu,
      • egoera eta familia molde berriei arreta eskaini,
      • ebanjelizatzerako bideak eta baliabideak berritu,
      • ahulenen, haurren eta gazteen beharrei erantzun.

  • Eskola katoliko eta elizbarrutiko ikastetxe izanik, Ebanjelioan inspiraturiko berariazko eta aparteko Hezkuntza Egitasmoa dute:
    • fedea, kultura eta bizitza uztartuz, kristau balioen bultzatzaile,
    • Pastoral Barrutietan txertaturik,
    • elizbarrutiko erakunde desberdinekiko lankidetzan,
    • bakearen eta gizarte errealitatearen hobekuntzaren aldeko konpromisotik.

  • Ikastetxe izanik, erabateko kalitatearen, berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren alde jarduten dute, beren kudeaketan, antolaketa egituretan zein hezkuntza eta pedagogia ereduan:
    • zuzendaritza profesionala,
    • talde elkartuak,
    • kalitate ziurtagiriak,
    • ikaskuntza gaitasunka,
    • kalitate zientifiko eta humanistikoa,
    • informazioaren eta komunikazioaren teknologiak,
    • eleaniztasuna eta kultura arteko lotura,
    • biderapen eta laguntzarako sistemak,
    • europar hedadura eta ikasle-trukea,
    • lana eta erantzukizuna sustatzen duten balioak,
    • beste eskola eta erakunde batzuekiko elkarlana.

  • Beren berariazko izaeratik, sustatzen duten elkarte ereduaren oinarria partaidetza da (titularra, hezitzaileak, ikasleak, familiak, irakasle ez direnak, laguntzaileak), eragile guztiek Ikastetxeen Hezkuntza Egitasmoarekin bat egin eta elkarlanean jardunez.

  • Aiten eta Amen Elkarteak Federazio (“Bidelagun”) bihurtu dira Elizbarrutiko Ikastetxeen taldeko kide izatearen sena sustatzeko eta beraien artean eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin batera eta trukean jarduteko.

© 2010 ELIZBARRUTIKO IKASTEXTEAK - Baimen guztiak erreserbatuak - Email: ikastetxe2@bizkeliza.org - Tel.: 94 466 79 20

Garapena: Uvedoble Studio, S.L.